2010/09/13

JOKO DIDAKTIKOAK

Ikastolen elkarteak, material berria kaleratu du joko didaktikoen esparruan. Bildumari, lan koadernoak, jokoak eta CD-ROM-ak gehitu zaizkio. Guztien helburua, euskal kultura zabaltzea da eta horretara daude bideratuak.

Joko berriak lau dira. "hilabeteak" izenekoa, 28 puzzles osatuta dao eta 4-7 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Hilabeteak ikasteko egokia da. Hilabete desberdinen elementu esanguratsuen indentifikazioaren bitartez, hilabeteak ikastea lagungarri suertatuko zaie baita hauen ordena ere. Hilabeteak jolasari, Zenbat dira?, Zer ordu da? eta Nire gorputza jarraitzen diote. Joku hauetako bakoitza adin konkretu batera bideratuta dago. Esan bezala, lehenengo jolasa hilabeteak ezagutzeko baliagarria da, bigarrena zenbakiak ikastera zuzentzen da, hirugarrena orduak ikasteko lagungarri zaie eta azkenengoa gorputzaren atalak erakusten dizkie. lehenengo hiu jokoak matematika lantzeko prestatuak daude. Hirugarrena, berriz, grputza nortasuna eta autonomiaren eremuan koka daiteke.

Jokoak curriculumaren atal deserdinak lantzeko diseinatuak daude, ez dira joko hutsak. Adin bakoitzari dagozkion gaitasunak garatzen laguntzen dute. Horretaz aparte, euskal kultuaren balioak ere lantzen dira.

Jokoak euskaraz direnez, ahozko hizkuntza honen garapenari bultzada itzela ematen diote. 

Informazio gehiago nahi baduzue bisita ezazue hurrengo helbidea:
http://www.hikhasi.com/

GURASOAK ETA HAURREN GARAPENA

Gurasoak ezinbestekoak dira umeen garapenean. Komenigarria da, haur eskolatik fomakuntza eskaintzea esaterako, hitzaldi tailerrak. Gurasoen inplikazioa beharrezkoa da, parte aktiboa hartu behar dute haurren estimulazioan(zentzumenen estimulazioan, bainatzerakoan, sehaskan,...). Komenigarria litzateke gurasoek egunero haurrekin jolasteko denbora hartzea, kontsumo egokia bultzatzea eta teknologia berriak neurriz erabiltzen irakastea. Blog honetatik gurasoak animatzen ditut euren haurren ikaskuntza prozesutik at ez geratzera eta irakasle-ikasle eta haien arteko komunikazioa sustatzera!

FORMA GEOMETRIKOAK IKASTEN

http://www.youtube.com/watch?v=NIlqjrYE31E

Sarean murgilduta honako bideoa topatu dut haurrek forma geometrioak, matematika, ikasten goza dezaten. Normalean, matematika arloa haurrei zaila egiten zaie eta nahiz eta behin eta berriz gauza bera azaldu ez dute beti azaldutakoa ulertzen. Bideo honek, forma geometrikoak modu dibertigarrian ikastea posible dela frogatzen da.

MUNDUA JOLASEAN LIBURUA


Jolasa, haurren ekintza garrantzitsuenetarikoa, giza garapena ahalbitzen duten hainbat prozesu kognitibo, afektibo, sozial,...abian jartzen ditu. Haurrek jolasak behar dituzte ikasteko; hauen bidez, konpartitzen, galtzen, irabazten, elkarri laguntzen, errespetatzen, amesten, komunikatzen, ... ikasten dute. Jolasak, jendeartean parekidetasuna eta bizikidetza sustatzeko oinarrizko tresnak dira.

Mundua jolasean salgai jarri den liburuarekin kulturatekotasuna lantzeko aukera eskaintzen da. Lur Sha, Aristhot, Desiré, Aritz eta Norak haiekin jolastera gonbidatzen dituzte haurrak.
Lehen Hezkuntzako haurrekin kontinente bakoitzeko bost jolas eta bost tailer aurkezten dizkiete.

Nire iritziz, baliabide ona izan daiteke kultura desberdinak era batean ezagutzeko. 18€-ko salneurrian eskuratu dezakezue zeuen ohiko liburu dendan.

JOLAS MOTAK


Jolasak, ikasle taldeari euren sormenaren alderdi desberdinak aurkitzea ahalbidetzen du. Honen bidez, problema baten irtenbide desberdinen inguruan pentsa dezakete eta euren pentsamenduaren garapena ematen da besteak beste. Jolasak, fantasia eta haurren espiritua berreskuratzeko aukera dira. Jolas asko iraganera itzulaldia suposatzen dute eta jakingura, harridura, lilurapena eta naturaltasuna berpiztea sustatzen dute.


Jolas mota desberdinak daude: sormenekoak, didaktikoak eta profesionalak.

Sormeneko jolasak: Haurren sormena garatzera bideratuta daude. Haurren irudimena lantzen dute eta bizitzan balio izango zaien ideien ekoizpenean laguntzen dute. Zenbait sormeneko jolasak lantaldean sortzen diren heziak apurtzera bideratuak daude.

Jolas didaktikoak: Gela barruan jolas mota hauek aplikatuz, formalismoarekin apurtzen da, era berean, ikasleari paper aktiboa ematen zaio eta hurrengo emaitzak lortzen dira:

Jolas didaktikoak lortu nahi diren helburuekin, landu nahi diren edukiekin eta irakaskuntza metodoekin bat etorri behar dira. Gainera, ebaluazio irizpideetara eta eskola antolakuntzara egokitu behar dira.

Jolas profesionalak: Jolas hauen bitartez, bizitza errealeko egoera desberdinetan aurkezten diren arazoak modu entretenigarrian konpontzea ahalbidetzen da. Irakasleak sortutako itxurazko arazoak izango dira hauek. Simulazioa eta gertaera desberdinen azterketa jolas profesionalen barianteak dira.


JOLASA ETA JOSTAILUAK



Jostailuak jolasa aberasten duten baliabideak dira. Jolas ezberdinen bidez, haurrek hainbat gaitasun garatzea errazten da. Jolasa ikasteko egoera natura izan daiteke. Jostailuak garrantzitsuak dira haurren hezkuntza prozesuan.  Jolasaren bitartez, irudimena eta fantasia sustatuko da, ulermen teknikoa garatuko da, pertsonalitatearen sendotasuna gertatuko da, auto ezagutza emango da, norberaren balorazioa eratuko da,... hau da, haurren garapen osoa ea pertsonala hobetzeko gaitasun positiboak bereganatuko dira. Haurtzaroan, jolasa da ezagutza, ikasketa eta adierazpen bide nagusia eta jolasetaz baliatuz, hurbil geratzen zaizkien esperientziak islatzen dituzte. Jendeartearen arauak eta portaerak ikasten dituzte jolasen bidez. Jostailu eta jolas desberdinen egokitasuna,ematen diegun erabileraren araberakoa izango da; berezko generoari dagozkien ezaugarriak ezagutuko baitituzte neskek zein mutilek hauek erabiltzen. Jostailuak eta jolasak heziketarako tresna diren momentutik, ezinbestekoa dugu eskaintzen, onartzen edo indartzen ari garen ereduen analisi kritikoa egitea.

Jostailu on baten ezaugarriak:

* Dibertigarria eta umearen interesa iraunarazten du.

* Buru-argitasuna eragiten du, fantasía, irudimena eta sormena sustatuz.
* Bere garapen mailara egokitzen da.
* Erabilpen aukera ezberdinak ditu.
* Ez da toxikoa ezta arriskutsua ere.
* Funtzionamendu arauak ditu.
* Talde jolasa sustatzen du.
* Errez konpontzen da.
* Salneurria eskaintzen dituen baloreekiko proportzionala da.
* Ez da sexista.


http://www.sortzen-ikasbatuaz.org/

EUSKAL JOLASAK INTERNETEN BIDEZ IKASTEKO AUKERA


http://www.aisia.net,  webguneak eskaintza zabala dauka euskara hobetzeko eta honen erabilera sustatzeko. Besteak beste, jolas interaktiboak deskargatzeko aukera ematen du, betiko jolasak eta abestiak ikasteko gogoa badaukazue webgune hau bisitatzea proposatzen dizuet. Jostailuen gida informazioa garrantzitsua, euskal munduan ematen diren azken argitalpenak, albisteak, kanpaldien eta ikastaroen inguruko informazioa, gazteentzako txat, hainbat inkestetan parte hartzeko aukera eta gazte hizkeren berri ematen du webguneak. Sarean dagoen orri honetan sartzea gomendatzen dizuet, ondo pasatzeko, ikasteko ta gozatzeko aukera eskaintzen du eta!

2010/09/12

AISIALDIAREN GARRANTZIA

Asialdiak garrantzia itzela dauka haurren bizitzan. telebista aurrean pasatzen duten denbora etaaisialdiari eskaintzen dioten denbora batuz gero, urte osoko orduen %33 suposatzen du.

Aisialdiak aukera zabalak betetzen ditu haur eta gaztetxoen bizitzaren arlo ezberdinetan:
- Atseden hartzeaz batera, dibertitzen dira.
- Norbanakoaren garapenean eta giza baloreen garapenean ere aukerak zabaltzen dira.
- Norberaren herriko kultura eta ingurukoena ezagutzen eta bizitzen laguntzen du.
- Hizkuntzen ezagutza eta garapenean funtsezkoa da.

Beraz, argi dago aisialdiak haurren bizitzan duen pisua eta betetzen duen funtzioen garrantzia; besteak beste: hizkuntzen ezagutza eta garapen linguistiko osoa lortzen laguntzea.

Informazio gehiago:
http://www.scribd.com/doc/6771459/LARUNBLAI-0708

JAQUEMATE MATEMATIKA PROGRAMA

Jaquematika programak salgai jarri berri dituen CD eta DVD-ekin gehiketak, kenketak, biderketak eta zatiketak egiten ikasteaz gain, haurrek, ordenagailua erabiltzeko trebetasuna garatuko dute. Eskolan bidaltzen diren etxerako lanak egiteko programa egokia da. Baliagarria izan daiteke errefortzu gisa ere, klasean ematen diren edukiak birpasatu ahal izateko.


Andydino deitzen diren animazioek eragiketak haurrekin egiten dituzte; pertsonaia barregarri hauek ikasleen akatsak eraman eta euren arrakastak ospatzen dituzte.

Programa hau 6-14 urte bitarteko haurrek erabili dezakete. Errazago ikasteko pausuz pausu azalpenak audioren bidez ematen dira. Gainera, laguntza behar izanez gero, abako dibertigarrian klick eginez kolore desberdinak dituzten barrak eragiketaren emaitza zuzena emango dute.

Jolasean ikasteko hiru maila desberdin eskaintzen dira:

1.maila oinarrizkoena; bertan azalpenak audioaren bidez pausuz pausu ematen dira eta haurrek, abakoaren laguntza eskatu dezakete. Hiru digituko eragiketak egiteko aukera dago.

2.maila bitartekoa; bost digituko eragiketak egiteko aukera dago. Umeek, argiztatzen den kalkulagailuaren laguntza eskatu ahal dute.

3.maila; zazpi digituko eragiketak ebatzi ditzakete, dezimalak agertzen dira lehenengoz eta teklatua erabil daiteke.

PEKEJOLASAK




Pekejolasak, haurrentzat erabiltzeko nahiko errazak diren jolasak eskaintzen duen webgunea da. Jolas hauekin, dibertitzeaz batera ordenagailua erabiltzeko aukera izango dute etxeko txikienak.

Jolas mota desberdinak aurkitu ditut interneteko web orri honetan. Abilezia lantzeko jolasak, logika jolasak, haur hezkuntzako umeentzako jolasak, kirolen inguruko jolasak, jolas klasikoak, estrategia jolasak, musika jolasak.


ZONACLICK




Materia ezberdinak lantzeko aukera ematen duen gunea da zonaclick. Gai bakoitza jorratzeko ariketa multzo bat proposatzen da. Hauek zein adinerako egokiak diren aipatu egiten da. Gai desberdinak jorratzeko ariketak topatu ditut. Esaterako:

• Musika instrumentuen familiak: Musika instrumentuen familiak ezagutzeko aukera ematen duen ariketa multzoa.Hauen bidez, musika instrumentuen inguruko ezagutza modu entretenigarri batean sakontzeko aukera eskaintzen da. Ariketak egitean, familia bakoitzaren ezaugarri bereziak ikasten dira. Ariketa hauek bereziki, 12-16 urte bitarteko mailetan egitea proposatzen dute.

• Pinguinoak: Izen honekin ezagutzen diren hegaztien ezaugarriak lantzeko jarduerak eskaintzen dira 3-6 urte dituzten haurrentzat diseinatuak.

• Eguzki sistematik bidaiatzen: Astronomiaren nazioarteko urteurrenaren ospakizuna aprobetxatuz, haurrak unibertsoa osatzen duten elementuetara gerturatzen dituzten ariketa multzoa. 3-6 urte, 6-12 urte dituzten haurrentzat diseinatuak.

2010/02/24

Kaixo lagunok!

Blog bat egiten ikasten ari gara oraintxe klasean. Nahiko erreza dela diote baina batek daki, hain nahiz leloa gero eta zabalagoa den teknologia berrien esparruan...

Egunak pasa ahala jolasen eta hezkuntzaren inguruko berriak publikatzen saiatuko naiz. Ea zerbait polita eta irakurleentzako erabilgarria atera dezakegun hemendik.

http://www.hikhasi.com/artikulua/1292